Nor naiz?
Kaixo! Gehiago ezagutu nahi nauzue?
Txikitatik natura asko maite izan dut, eta azkenean Biologia Gradua ikastea erabaki nuen. Graduan zehar ingurumen eta biodibertsitate arloetan sakondu ditut ikasketak. Hala ere, denetarik ikasteko eta ezagutzeko aukera izan dut. Gaur egun, batez ere ingurumen-hezkuntzarekin erlazionatutako arloetan lan egin nahi dut, eta helburu horrekin erabaki dut blog hau sortzea. Izan ere, aukera paregabea dela uste dut niri hain bitxiak eta liluragarriak suertatu zaizkidan kontuak munduari helarazteko.
Baina, zergatik sortu blog bat euskaraz, jende askok ere gutxiagok irakurriko badu horrela? Bada... argi utzi nahi dudalako zientzia euskaraz egitea posible dela, eta kontsideratzen dudalako euskal komunitateak baduela informazio zientifiko eskuragarria euskaraz ere aurkitzeko eskubidea. Izan ere, ni eskolako ikaslea nintzenean, klaserako behar nuen informazioaren gehiengoa gaztelaniaz aurkitzen nuen, eta are gehiago Unibertsitatera heltzean, informazio tekniko ia guztia ingelesez edo gaztelaniaz baitago. Horregatik, zientzia euskaraz azaltzearen beharra ikusi nuen.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina