Naturalak al dira UHOLDEAK?

Geroz eta larriagoak eta errepikakorragoak diren uholdeak geroz eta arazo gehiago ari dira sortzen gure herrietan. Baina arazoa uholdeak dira, ala gizakia? 

Galdera horri erantzuteko pare bat kontutxo jakin behar dituzu. Hasteko, ba al dakizu zer den uholde-lautada

Uholde-lautada ibaien inguruan bi aldetara zabaltzen den lur-eremua da, urak gora egiten duenean busti egiten dena. Naturak dena dauka kontrolpean, nahiz eta batzuetan guk kontrol hori apurtu. Neguan euri-jasa handiak egiten dituenean, ibaien alboetako lurrak (hots, uhalde-lautada) ur azpian geratzen dira era natural batean. Naturala da, beraz, euri asko egitean uholdeak gertatzea: ibaiek alboko lurrak dituzte ur hori hartzeko. Ondorioz, logikoa da uholde-lautada horretan eraikiz gero, euriteen ostean eraikin horiek ur azpian geratuko direla.


Argazkia: Paweł (Pexels)
Ibaia eta aldameneko uholde-lautada. Argazkia: Paweł (Pexels)

Esan bezala, gizakiak uholde-lautada horiek ustiatu egin dituela historian zehar. Antzinean nekazaritzako lurrak edukitzeko eta ura eskuragarriago edukitzeko, eta azken urteetan hiriak handitzeko (paseoak egiteko, espaloiak eraikitzeko...). Herri askotan ikus ditzakegu etxeak ibaiertzetan. Urte ia osoan zehar etxe horiek ez dute arazorik izango, baina neguan, euriteen ostean, ibaien ur-mailak gora egiten du eta etxeak kaltetu egiten dira.

Baina... uholde-lautadak uholdeak era normal batean gertatzen diren tokiak direla ulertuko bagenu, agian ez genituzke bertan etxeak eraikiko. Beraz, nork sortu du arazoa: urak, ala gizakiak?

Uholdeak ibai alboko pasealekuan. Argazkia: Pexels






Argazkia: Rachel Claire (Pexels)

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Zer da EUTROFIZAZIOA?

Odol-emailea izan nahi al duzu?