Zer da EUTROFIZAZIOA?
| (Argazkia: iAgua) |
Eutrofizazio hitza eutros hitz grekotik dator, "ondo hornitua" esanahia duena.
Eutrofizazioa gertatzen da ekosistema urtar batera (laku edo putzuetara batez ere) mantenugai inorganiko gehiegi heltzen direnean gizakiaren esku hartzearen ondorioz: batez ere N (nitrogenoa), S (sufrea) eta P (fosforoa). Gehiegizko mantenugai horiek algen proliferazioa eragiten dute. Alga horiek lakuaren gainazala estaltzen dute (geruza berde bat sortuz), eta azpiko geruzetara argia iristea oztopatzen dute, uraren uhertasuna handituz. Horren ondorioz, beheko geruzetan dauden alga edo landareek ezin dute fotosintesia egin, eta hil egiten dira (ezin dute oxigenoa ekoiztu). Gauzak horrela, bestelako mikroorganismoek (bakterioek adibidez) beheko geruza horietan dagoen oxigeno gutxia kontsumituko dute, oxigeno guztiarekin amaituz. Laku horretan bizi diren arrain eta moluskoek ere oxigenoa behar dutenez bizitzeko, horiek ere hil egingo dira.
Laburbilduz, gizakiaren ondorioz ongarri gehiegi heltzen direnean uretara, oxigeno guztia kontsumitzen da eta azken finean bertako landare eta animalia guztiak hiltzen dira. Horrek kirats handia sortzen du eta urak kolore berdea hartzen du.
BIBLIOGRAFIA:
- Infogunea. [Azken kontsulta: 11/11/2021] URL: https://info.ikasgune.com/eu/eutrofizazioa/
- Portillo, G. Berdeak Berriztagarri. [Azken kontsulta: 11/11/2021] URL: https://www.renovablesverdes.com/eu/eutrofizacion/
- Aquae Fundación. [Azken kontsulta: 11/11/2021] URL: https://www.fundacionaquae.org/eutrofizacion/?gclid=Cj0KCQiAsqOMBhDFARIsAFBTN3e-bcmWrSVu6BEYdk8oHEuijYiGTwrBGZqYF3eE0XKghMUr7bweKggaAkZbEALw_wcB
- Zarza, L. F. iAgua. [Azken kontsulta: 11/11/2021] URL: https://www.iagua.es/respuestas/que-es-eutrofizacion
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina