Zergatik dira euskaliptoak onak Australian baina ez Euskal Herrian?

Azken urteetan askotan entzun dugu eukaliptoak Euskal Herriko basoetako arazo larri bihurtu direla. Zuhaitz horiek Australiakoak dira, eta bertan onuragarriak dira. Zer dela eta, orduan, hemen arazoak sortzen dituzte baina ez han?

Hori ulertzeko, Australiako eta Euskal Herriko ingurumen baldintzak aztertu behar ditugu bere osotasunean. Irudi batzuekin hobeto ulertuko duzuelakoan nago.




Australiako zuhaitz tipikoenetariko bat eukaliptoa da, zeina espezie pirofitoa den. Zer esan nahi du horrek? Bere fruituak soilik zabaltzen direla sute baten ondoren, haziak askatzeko. Behin hazi horiek lurzoruan erortzen eta zabaltzen direla, hazitxo horietatik eukalipto berriak haziko dira eta eukalipto-baso bat edo eukaliptadi bat sortuko da. Baso horiek oso garrantzitsuak dira Australian, koalen janaria direlako eukaliptoen hostoak. Hortaz, eukaliptoak onuragarriak dira Australian, bertako animaliak bizitzeko ezinbestekoak baitira. 


Euskal Herrian, berriz, ez bada suterik gertatzen behintzat, eukaliptoaren fruituak ez dira zabaltzen, eta ondorioz, haziak ez dira lurzorura jausten. Beraz, ez da eukalipto-basorik sortzen (era naturalean, noski). Gainera, eukaliptoaren hostoak toxikoak dira, eta Euskal Herriko lurra kaltetzen du. Australiako lurrak konposizio kimiko desberdina duenez, ez du hainbeste kaltetzen, baina bai Euskadiko lurzoruan. Horretaz gain, eukaliptoak ur asko xurgatzen duenez, lurra siku uzten du. Gainera, hemen ez dago koalarik. Beraz, bere hostoak ez ditu animalia batek ere ez jaten. Laburbilduz, Euskal Herriko lurra toxikotu eta lehortu egiten du eukaliptoak, eta hemengo animaliek ez dute horrelako leku batean bizi nahi, beraz, eukalipto-basoetan animalia oso gutxi topatu ahal izango ditugu, gure inguruko biodibertsitatea murriztuz. 



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Zer da EUTROFIZAZIOA?

Odol-emailea izan nahi al duzu?

Naturalak al dira UHOLDEAK?