TXIMISTA, TXIMISTARGIA eta TRUMOIA
Askotan entzun edo erabili ditugu tximista eta trumoi hitzak. Baina ba al dakigu zehazki zer esan nahi duten? Gauza bera adierazten dute? Orain arte era egokian erabili ditugu?
Ba... zalantzak argitzeko unea da. Ekaitzarekin batera datozen 3 fenomeno desberdin adierazten dituzte tximista, tximistargi eta trumoi hitzek:
- Tximista: gaztelaniaz "rayo" delakoa. Atmosferan gertatzen den deskarga elektrikoari deritzo.
- Tximistargia: agian euskaraz ez da hain hitz erabilia, baina gaztelaniaz "relámpago" izenez ezaguna da. Deskarga elektrikoak edo tximistak eratzen duen argia da.
- Trumoia: gaztelaniaz "trueno" esaten zaio. Tximistak sortzen duen zarata edo soinuari deritzo.
BIBLIOGRAFIA:
- Senamhi: Servicio Nacional de Meteorología e Hidrología del Perú. URL: https://www.youtube.com/watch?v=hT-EPOLYfFs

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina