Zer da PERMAFROSTA? Zer nolako eragina du beregan klima-aldaketak?
Argazkia: Yaroslav Shuraev (pexels.com)
Permafrosta beti izoztuta dagoen lurzorua da (permanent frozen soil ingelesez). Hori dela eta, udan ere izoztuta mantentzen da. Artikoko permafrostak izoztuta 1-3 milio urte daramatzala pentsatzen da, eta are urte gehiago Artartikakoak.
Hainbeste izotzezko ingurunea bakartia izatea espero daitekeen arren, permafrosteko lurzoru izoztua ezin hobea da hotzera moldatutako bakterioak eta birusak denboraldi luzetan zehar bizirik mantentzeko. Agian milioika urte!
Azken urteotan gertatzen ari den klima-aldaketaren ondorioz, munduko tenperaturak etengabe daude igotzen, eta horrek permafrosta pixkanaka-pixkanaka urtzea dakar. Etengabeko urtze horren ondorioz, baliteke arriskutsuak izan daitezkeen permafrostean bizirik mantendu diren birus eta bakterioak askatzea. Horrela, gaixotasun berriak atera edo jada desagertutako gaixotasunak berpiztu daitezke. 2020an jasan dugunaren arabera, badakigu horrek zer nolako ondorioak eduki ditzakeen. Beraz, hurrengo pandemiak ekidin nahi baditugu, ezinbestekoa da natura babestea eta klima-aldaketa ez okerragotzeko neurriak hartzea. Ez da txantxa!
Gainera, permafrosta urtu heinean, lurzoruan deskonposatzen ari diren landare eta animalien arrastoak (materia organiko deritzenak) eskuragarri egotearen ondorioz, lurzoruko mikroorganismoen aktibitatea igo egin daiteke, mikroorganismoak materia organiko horretaz elikatzen baita. Mikroorganismoen arnasketaren ondorioz, atmosferara berotegi efektuko gasak askatzen dira, klima-aldaketa are gehiago okerragotuz. Hortaz, permafrosta urtzeak ez dakar ezer onik!
Bibliografia:
- Jansson, J. K. & Taș, N. (2014). The microbial ecology of permafrost. Nature reviews, microbiology, 12: 414-425. DOI: 10.1038/nrmicro3262
- Guevara, E. Cambio climático y enfermedades infecciosas. [Internet]. Cátedra UNESCO en Riesgos Hidrometeorológicos. 06/04/2020 [azken kontsulta: 29/06/2021].
URL: https://blogcatedraunesco.udlap.mx/cambio-climatico-y-enfermedades-infecciosas/

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina